XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amaitzean, eman ginen Ama Birjinari beha... astiroki, gure barnatik kantatuz Agur Jesusen Ama zinezko deiadara zeruko Amari!.

Hel beroa, hel kartsua!.

Aratsaldeko biak!... Jateko ordua.

Janari eta edari, mahain gainean ziren.

Etzitaken kozinera lo egona goiz hartan!....

Apur bat goxoa bizitu ginuen.

Elgarren aldean jarriak, adineko ala gazte, Gipuzkoako, Arabako, Lapurdiko berriak bazabiltzan, tole, batetik bertzerat.

Lehen ezagutu fraide xaharrak gurekin izan baginitu!....

Hango giroa!.

Bizkitartean, Aita Abadeak meza hastean ziona, norbeit eskas ginuen: Aita Mauro Elizondo, Beneditanoen Abade lehenkari berria, han baitzen Erroman.

Ez da nehoiz lur huntan, zorion osorik!... Oi aratsalde eztia!.

Zoin ongi ihardesten ginion Salbatzailearen manuari: Elgar maite zazue, nik zuek maite zauztedan bezala.

Bezperak bota ginituen bozkariotan, bihotzak ezagutzaz hanpatuak bi egun hetako ibilaldiaz.

Denak bildutasun haundienean otoitzari ginauden; beldur edo min bat sendi ginuen: elgarren ganik berextea.

Galde hau helarazi dukete zenbeitek zeru alde: berritz elgar kausitzea ahal bezain laster.

Anartean gauden bat otoitzaz, lanaz, biziko harat-hunatez.

Aita zerukoari milaka diozkagula eskerrak!.

Badakigu: ez dauku onik baizik nahi, onik baizik egiten.